Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkartearen XXII. biltzarrean arituko da Okondoko Udala. Jakue Aranburu udal arkitektoa izango da ordezkaria, hain zuzen.
Besteak beste, Aranburuk argituko du zeintzuk izan diren udalak eginiko hurrengo egitasmoen ondorioak: argiteria publikoa berritzea eta LEDak jartzea; eraikin publikoak berritzea eta, horretarako, isolamendu energetikoa hobetzea eta biomasa-sistemak ezartzea; "Kale-Berdea" proiektua Garaikotxea etorbidean; baratze ekologikoak; auzo-elkarteek gauzatutako Veredas proiektuak; Euskadiko hazien sareko zuhaitzen hazitegia; Okondoko EPMen antolaketa-plana; eta HAPOarena analisia, klima-aldaketara egokitzeko.
Udalak uste du oso albiste ona dela gonbidapena jaso izana eta islatzen duela udalerriak jasangarritasunarekin duen konpromisoa.