Duela zenbait aste hasi ziren Okondoko frontoia berritzeko obrak. Eraikina erabat birmoldatzen ari dira. Egitura guztiz aldatzea da asmoa: pareta berriak eraikiko dituzte eta LED argiak, errebotea eta markagailu digitala jarriko dituzte, besteak beste.
Diru-laguntzen bidez ordainduko dute proiektua
Sergio Tatok adierazi du obrak 450.000 euroko aurrekontua duela, baina ziurtatu du inbertsio hori ez duela udalak bere gain hartuko, Foru Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Erein planaren diru-laguntzen bidez finantzatuko delako.
Obrak abuzturako amaituak egotea aurreikusi du Okondoko alkateak.