“Okondo aurrera” taldea utzi du Amaia Sadaba zinegotziak

Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 14:13
Amaia Sadaba zinegotzia Sergio Tato alkatearen alboan, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

Udalean jarraituko du, zinegotzi ez-adskribatu gisa

Okondo aurrera utzi du Amaia Sadaba zinegotziak. Iragan ostegunean eginiko Udal Osoko Bilkuran eman zuen bere erabakiaren berri. Sadabak azaldu erabaki hori hartu duela ez duelako bat egiten udal-taldeak gauzak egiteko izan duen moduarekin.

Zinegotziak azaldu du “oso momentu gogor eta desatseginak” bizi izan dituela udal-taldean. “Saiatu naiz taldeko kideekin eta udaletik kanpoko jendearekin arazo horiek konpontzen, baina ezinezkoa izan da”. Uneoro baztertu dutela salatu du zinegotziak. “Barne bilera guztietan baztertu naute, eta hori da min gehien eman didana. Kirol zinegotzia nintzen, baina kirol ekintza askoren berri kartelak ikustean edo Okondo.info-n argitaratzean jasotzen nuen”.

Hortaz gain, Sadabak azaldu du berak beti estutu behar izan dituela bere alorreko aurrekontuak, taldeko gainontzeko zinegotziek aurrekontuetan ez zeuden ekimen batzuk babestu dituzten bitartean.  Era berean, jaso dituen “etengabeko kritikak” era aipatu ditu zinegotziak. “Zer egin agintzen zidaten, norekin ezin nuen ezta telefono bidez ere hitz egin, eta zenbait lankiderekin nuen adiskidetasuna ere kritikatu izan dute”.

Zinegotzi bezala jarraituko du
Hala ere, Sadabak adierazi du udalean jarraituko duela, “zinegotzi ez-adskribatu” gisa. “Nire helburua ez da etxera joatea, nire funtzio publikoa babestea baizik”, adierazi du, eta ziurtatu du okondoar guztien interesak defendatzen jarraituko duela. Era berean, barkamena eskatu nahi izan die bere jarreragatik irainduak sentitu ahal izan diren zinegotzi eta udal-langileei. “Lan giro txarrek elkarbizitza negatiboa izatea dakarte”.

Lege-agintaldi hau ez da Sadaba zinegotzi gisa aritu den lehena. 1999-2003 urteen artean ere bete zuen funtzio hori. Eusko Alkartasunarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide