Okondo Aurrerak "transfugismoa" leporatu dio Amaia Sadabari, eta EAJk zinegotzia babestu du

Erredakzioa 2017ko ots. 7a, 19:08
Hiru zinegotzi ditu orain Okondo Aurrera taldeak. Argazkia: aiaraldea.eus

Amaia Sadabak Okondo aurrera utzi ostean, udal gobernu taldeko alderdiak adierazi du transfugismo kasua dela. Bestalde, EAJk babestu du zinegotziaren erabakia.

Okondo Aurrera taldeak oharra zabaldu du Amaia Sadabaren egoerari buruz. Hau da plazaratu duten oharra:

"Gure erkide ohia den Amaia Sadabak aurrera eramandako TRANSFUGISMOA dela eta, Okondo Aurrerak honakoa adierazi nahi du:

Amaia Sadabak Okondo Aurrera udal elkartearekin izandako hika-mikak orain dela urtebete hasi ziren, honek EH-Bilduko zinegotziarekin (Itziar Camino) elkarrizketak izan ondoren. Hain zuzen ere, elkarrizketa horietan EH Bilduk burua berotu zion gezurrak  esanez, besteak beste, Amaia EH Bilduko alkatetzarako hautagaia izango zela esanez. Hori udalaren osoko bilkuran onartua izan zen.

Ondoren, estrategiaz aldatuz eta Amaia Sadabak osoko bilkuran izandako dohakabeko hitz egite batez baliatuz, agintaritza taldea ezegonkortzen saiatu ziren. Bere kontrako sorgin-ehiza abian jarri zuten, berriro ere gezurrak esanez eta EH Bilduko zinegotziaren kontrako irain sexistak egiteaz leporatuz. Bere dimisioa ere eskatu egin zuten (EH Bildu eta EAJko alderdikide batzuk idazki bat sinatu egin zuten non beraren dimisioa eskatzen zen).

Bidegabeko lintxamendu ahalegin honen aurrean, Okondo Aurrerako taldea, alkatea buru izanda, bere alde egin genuen, udaleko osoko bilkurako aktan islatuta dagoen moduan.

Berriki, Amaia Sadaba Okondoko EH Bilduko kide historiko batekin bilera izan ostean, non Amaiaren esanetan honek EH Bildura bueltatzearen gonbitea eman zion, Okondo Aurreraren zinegotzi ohia transfugismoaren ekintza gauzatu du, halaber, bere esanetan Amurrioko EAko kideekin harremanetan izan da erabakia hartu baino lehen.

Hortaz, Okondo Aurrera osatzen dugunok EH Bildu eta Amaiaren jarrera salatu nahi dugu, mafia talde batenak diren jokabideak aurrera eramanez herritarrek Okondo Aurrera hauteste taldeari emandako zinegotzi batez jabetu izanagatik, gure taldea kaltetzea asmo bakarra izanik eta herritarren nahien kontra eginez".


EAJren babesa
Eusko Alderdi Jeltzaleak, ordea, txalotu egin du Amaia Sadabaren erabakia eta elkartasuna adierazi dio.

Akusazioak gezurtatu ditu Sadabak
Amaia Sadabak, bere aldetik, adierazi du Okondo Aurreraren akusazioak gezurra direla. "Ez dut elkarrizketarik izan EH Bildu edota EAJrekin". Osteguneko udalbatzan egin zituen adierazpenak berretsi ditu zinegotziak, eta Sergio Tato alkateari eskatu dio errudunik ez bilatzeko. "Tatok kontsiderazio falta handia izan du ni nola tratatu jakiterako orduan". Hori dela eta, bere ibilbide politikoaren "autokritika" egitea eskatu dio Sadabak alkateari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide