Arabako Foru Aldundiak duen prozedurari jarraiki, abandonatutako txakurrak artatzeko hitzarmenarekin bat egingo du Okondoko Udalak. Iragan ostegunean izan zen udalbatza eta alderdi guztiek onartu zuten proposamena. Sergio Tato alkateak azaldu zuenez, neurriak zehaztuta daude, baita Gasteizko instalazioetara eramateko prozedura ere. "Txakurren udal ordenantza egitea ekarriko du horrek", adierazi zuen gobernu taldeko buruak.
EAJk txakurrek erabil ditzaketen espazioak mugatzea eskatu zuen: "Haurren parke edo aisialdi guneetan txakurrak sartzea debekatuta dagoela dioen seinaleak jartzea". Adostasuna nagusitu zen, Udalak aztertu egingo du eskaera, Tatoren esanetan.