Bi ikerketa egingo ditu Okondoko Udalak, “Mugarri” energia planaren baitan. Lehen azterketaren helburua izango da herriko eraikin publikoetako elektrizitate kontsumoaren nondik norakoen berri jasotzea, eraginkorragoa nola bihurtu jakiteko. Lau eraikin publikoetako kontsumoak aztertuko dira: Haurtzaindegia, eskola, kultur etxea eta igerilekua.
Biomasa
Bigarren ikerketa Carlos Garaikoetxea etorbideko eta Irabien kaleko auzokideei zuzendua dago. Bi toki horietan dauden etxebizitzak biomasa bidez berotu ahalko liratekeen jakin nahi dute. 12.000 euroko aurrekontua erabiliko dute bi azterketak egiteko. Ikerketak gauzatzeko Arabako Foru Aldundiak diru-laguntza emango dio udalari: % 90ean finantzatuko du lehen proiektua eta % 60an, aldiz, bigarrena.