Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Okondon gertatutako trafiko istripuan. 6:45ak aldera gertatu da ezbeharra, auto batek kamioi baten aurka talka egin duenean. Hiru pertsona zauritu dira, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte hirurak.
Istripuaren ondorioz, Laudioko norabidean doan erreia moztuta dago. Ertzaintza dago trafikoa bideratzen.

