Astobiza upategiak Tokion, Osakan eta Hokaidon sustatu du txakolina

Aitor Aspuru Saez 2017ko mai. 5a, 07:20

Japoniako bisitaren irudia. / Astobiza upategia

Hemengo gainerako upategiek ere jauzia egin beharko lukete, Jon Zubeldiaren ustetan: "txakolin oso ona dugu eta Astobizak lortu badu, besteek ere egin dezakete".

Apirilaren 1etik 13ra bitartean egon da Jon Zubeldia Astobiza Upategiko arduraduna Aingeru Etxebarria sukaldariarekin Japonian.

Tokion, Osakan eta Hokkaidon egon dira uztartzen txakolina eta euskal zein japoniar gastronomia, tokiko ardoa aurkezteko.

Horretarako bazkariak eta afariak prestatu dituzte hainbat jatetxetan (12 baino gehiagotan, zehazki), enologo eta sumelier elkarteekin batu dira eta azokak bisitatu dituzte bertako ekoizleekin harremanetan jartzeko.

Aurkezpenak merkataritza-guneetan ere antolatu dituzte eta harrera oso beroa izan dute.

"Besarkadak jaso ditugu agur esaterakoan, eta horrek harritu gaitu, japoniarrek oso hotzak izateko ospea baitute" azaldu du Jon Zubeldiak.

Biran oso gutxi lo egin dute txakolin ekoizleak eta sukaldariak, baina oso pozik agertu dira.

 

 

Aiaraldea Japonian
Astobiza upategiko ordezkariak adierazi du aukera izan dutela Tokioko Bimendi edo Etxola jatetxeetan egoteko -Donostia oso gogoko duen japoniar baten establezimenduetan-, besteak beste, konbinazio gastronomiko oso bitxiak dastatzeko.

Zentzu horretan, Zubeldiak aipatu du Aiaraldea eraman duela Asiara. Bere aburuz, hemengo gainerako upategiek ere jauzia egin beharko lukete: "txakolin oso ona dugu eta Astobizak lortu badu, besteek ere egin dezakete".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide