Uda euskaraz bizi ahal izango dute Okondoko haur eta gazteek, udalak egitasmo eta jarduera sorta zabal eta anitza prestatu baitu.
Atzo eman zitzaion hasiera “Okondo euskaraz” asteburuari. Haur berbena, afari-dastatzea eta euskal kantu jaia egin zituzten. Gaur (ekainak 17), berriz, hau izango da egitaraua:
11:30 // Bertatik Bertara: Ibilaldi gidatua familientzat Okondo herrian zehar. Irteera oinez eskolatik. Ibilaldiaren ondoren, hamaiketakoa.
17:30 // Ipuin Kontaketa haurrentzat (Apika “Euskal Sorta”), ondoren askaria. Okondogoienako kultur etxean.
20:30 // Itzalde Abesbatzaren kontzertua San Bartolome baselizan.
Egitasmoa ez da asteburu honetara mugatuko. Datozen asteetan hainbat ekintza programa egongo dira, haur eta gazteei zuzendutakoak.
Ek(a)inean ekin: Ekainaren 26tik 30era egingo den programa, 2005-2013 urteen artean jaiotakoei zuzendutakoa. Prezioa 10 eurokoa izango da.
Gazte-tailerra: Uztailaren 3tik 7ra egingo den programa, 2006-2001 urteen artean jaiotakoentzat. Prezioa 10 eurokoa izango da.
2017ko Udalekuak: Uztailaren 3tik 31ra, 2005-2013 urteen artean jaiotakoentzat.
Astelehena izango da programa horietan izena emateko azken eguna. Interesdunak udaletxera gerturartu beharko dira.