Aratz Garmendia Kanaria Handian borrokatuko da uztailaren 1ean Bellator enpresarentzat. Txapelketa irabaziko balu, kontratua lortuko luke profesionalki aritzeko Estatu Batuetan.
22:00etatik aurrera Mediaset taldeko Be Mad telebistak zuzenean emitituko du proba. Aldi berean, internet bidez ikusteko parada emango dute hurrengo helbidean: http://www.mitele.es/directo/bemad
Finalerdiek eta finalak osatuko dute txapelketa eta, hasteko, Aridane Romerorekin lehiatuko da Garmendia. Gaindituko balu, neurtuko litzateke Mikel Becerraren eta David Moraren arteko norgehiagokaren irabazlearekin.
Okondon bizi den kirolaria uhartean dago jadanik entrenatzen.