David Seco Amundarain izango da aurtengo Txakolin Eguneko ohorezko gonbidatua. Ziklokroseko txirrindualri profesionala izan zen Seco, 1995tik 2011ra. 100 garaipen baino gehiago lortu zituen eta sei aldiz izan zen Espainiako txapelduna. Hortaz gain, garaile atera zen El Conquistador del fin del mundo telesailaren 2012ko edizioan.
Goiz osoko egitaraua
Datorren larunbatean -uztailak 8- egingo da Txakolin Eguna Okondon. Txerriki dastaketarekin eta umeentzako jolasekin hasiko da eguna, 12:30ean. Handik ordu erdira egingo da brindisa, ohorezko gonbidatuarekin. Bazkalordura arte luzatuko da festa giroa.