Alde batetik, saneamendu sistema hobetu nahi dute. Izan ere, ur beltzak eta euria arazten ditu sistemak egun. Horrek eragiten du euriteak daudenean gaitasunik ez izatea biak arazteko eta euri beltzak tratatu gabe geratzea.
Arazo hori zuzentzeko 6 hodi biltzaile berri eraikitzea aurreikusten dute, urak banatzeko. Fase bakarrean egin nahi dute eta aurrekontua 1.247.147,79 eurokoa da. 2019an ekingo liokete lana egiteari, zailtasun teknikoak izango ditu eta (URAri baimenak eskatzea, besteak beste).
Bestalde, Landeta bidea konpontzea ere iradokiko dio Okondoko Udalak Arabako Foru Aldundiari. Obra horren balioa 346.007 eurokoa da.