COAV Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak maiatzaren bukaeran bidali zuen jakinarazpena Okondo Udalera adierazteko bateraezintasunak ematen direla kontzejuetan udal arkitektoak bertan obrak zuzentzen dituenean, alegia. Ondorioz, txosten horiek ez dituzte tramitatuko.
Hori dela medio, EH Bilduk ekimena aurkeztu du COAV-ek baloratu dezan udalerrian ere hori gertatzen den. Koalizioaren asmoa da jakitea udal arkitektoak zuzendu ditzakeen lanak Okondon.
EH Bilduren ustez, interesen kontraesana dago arkitektoak berak onartutako obra zuzentzean. Alderdiaren aburuz, norbaitek bermatu behar du obra ondo burutzen dela, eta hori udal arkitekto bera izan behar da.