Aratz Garmendiak MMA diziplinako bi borroketan lehiatuko da urriaren 14an eta azaroaren 11n.
Urrian AFL enpresak antolatutako borrokaldian egongo da Gijonen eta bere arerioa izango da Alejandro Jurado Kantabriarra.
Azaroan, ordea, Jose Luis zapater "Titin"-ekin neurtuko da Bilbao Arena estadioan Master Series ekitaldian. Uztailean jarri zituzten salgai sarrerak eta milaka saldu zituzten ordu gutxitan, 6.000 guztira. Izan ere, borrokaldi horretan Kerman Lejarraga Espainiako Boxeo Txapelketa eskuratzen saiatuko da eta puntako borrokalari gehiago arituko dira. Javier García Roche "Chatarrero" ere ringera igoko da.