Aratz Garmendiak Londresera jo du bere prestaketa egitera, izan ere, laster bi borroka izango ditu Asturiasen eta BEC-en. Azken horretan milaka pertsonen aurrean lehiatuko da.

Hori dela medio, eliteko London Shootfighters gimnasioan trebatzen ari da eta bertan topo egin du borroka arteen puntako izen ospetsuekin.
Aratzek adierazi du jende oso lasaia eta jatorra direla eta gustura dabilela eurekin entrenatzen. Berez, laster errepikatzea espero du.
Michael Venom Pageren bideo bat: