Mendizaleen topaleku bilakatu da igande honetan Okondo. Izan ere, Ganekogorta mendi taldeak ibilaldi neurtua prestatu du. Distantziaren arabera, bi ibilbide proposatu dituzte: txikia eta handia. Lehendabizikoak 11.7 kilometroko zeharkaldia izango du, eta bigarrenak 23 kilometrokoa. Besteak beste, Pagolar, Otaola, Bikirrio/Beraaskola eta Jandiola gainak lotuko ditu zirkuituak. Ibilbidearen inguruko xehetasunak eskura daude www.ganekogorta.org webgunean.
Izen ematea
Antolatzaileek azaldu dutenez, hilaren 28 arte egongo da aurrez izena emateko aukera. Federatuek lau euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 6. Abiatze eta helmuga gunea Okondoko igerilekua izango da. Bestalde, argazki rallya planteatu dute partaideen artean.