Iragan igandean egin zen “Okondo Ibarra” ibilaldi neurtuaren V. edizioa. Eguraldia lagun izan ez arren, ekimenaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. “Parte hartze handia egon zen. 130 mendizale egon ziren guztira, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa edota Burgosetik bertaratutakoak”, adierazi dute Ganekogorta Mendi Taldeko kideek. Nabarmendu dutenez, mendizaleak pozik geratu dira jasotako tratuarekin.
“Detaile batzuk zuzendu behar dira”, aitortu dute, “baina bagaude dagoeneko 2018ko edizioan pentsatzen”.