Herriko eskolako jolastokia konpondu du Okondoko Udalak. “Kulunka berriak eta segurtasunezko zorua jarri dira”, azaldu du Itziar Kastrexanak. Zinegotziaren hitzetan, 27.279,45 eurokoa izan da obraren aurrekontua, “baina Eusko Jaurlaritzatik 16.367,67 euro jaso dira”. Prozesuaren nondik norakoak nabarmendu ditu Kastrexanak. Izan ere, lanei heldu aurretik bilerak egin dituzte ikastetxeko gurasoekin: “Eurek eta irakasleek hartu dute parte erabakietan”.
