Gijonera joan zen Aratz Garmendia asteburuan AFL 13 borrokaldian parte hartzeko, baina ez zuen zortea bere alde izan.
Izan ere, lehen roundaren hasieran, Alejandro Jurado bere aurkariak atzamarra sartu zion begian eta betazalean zauri egin zion. Horren ondorioz, Aratz Garmendiaren ikusmena erdira murriztu zen, eskuineko begiaz ez baitzuen ikusten. Medikuek eta epaileak erabaki zuten borroka bertan behera uztea.
Kolpea legez kanpokoa eta nahigabekoa izan zenez, eta puntu nahikorik ez zegoenez erabakia hartzeko, emaitzarik gabe -No contest, alegia- sailkatu zuten epaileek borroka. Garmendiak begirune osoa eskatu zuen Alejandro Juradorentzat, errespetuz jokatu baitzuen, bere aburuz.
Hurrengo borroka azaroaren 11n
Lesioak ez du saihestuko, dena den, Aratz Garmendiaren hurrengo hitzordua. Berez, milaka ikusleren aurrean lehiatuko da Miribillako Bilbao Arenan, Masters Series 11 borrokaldian.
Asteburuko borroka hemen ikus daiteke: