Okondoko udalak herriko espaloietan hainbat lan abiatu du irisgarritasuna hobetze aldera. Obrak Irabien eta Villachica kaleetan egingo dira. Hurrengo hiru asteetan zehar luzatuko diren obra horiekin espaloietako oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte.
Obretan 34 pasabide egokituko dira, lauza botoidunak jarriz eta oinezkoen igarobideak berriz margotuz. Udalak, beste 8 pasabide berri aurreikusi ditu eta, horietan ere, lauza botoiduna jartzeko asmoa dauka.
Guztira 44.854 euroko inbertsioa suposatuko dute lanek. Gastuen %70a Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Sailak eta Arabako Foru Aldundiaren obra txikietarako planak asumituko dute.