Liburutegien Nazioarteko Eguna izango da datorren asteko asteartean -urriak 24-. Hori dela eta, ekintza berezia egingo du Okondoko Udalak herriko udal-liburutegian. Umeentzako ikuskizuna izango da, “Ipuin kutxa” izenekoa. Ipuin kontalari batek eskainiko du saioa, 19:30ean.
Autodefentsa ikastaroa
Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa ere egongo da Okondon, azaroaren 18an. Bi zatitan banatuko da saioa: 10:00etatik 14:00etara izango da lehena eta 15:00etatik 19:00etara bigarrena.
Ikastaroan parte hartzeko izena aurretik eman behar da cayala.miren@ayto.araba.eus helbidean edo 686587889 telefonoaren bidez.