Larunbatean laudion ospatuko den XXX. Nazioarteko Ziklokrossak aldaketak eragingo ditu La Union autobusen 16. linean. Aldaketek Okondori eragingo diote nagusiki
Laudiotik Okondorako 8:00, 13:00 eta 15:05etako bidaiak bertan behera geratuko dira. Aldiz, Okondotik Artziniegara doazen 8:20, 13:20 eta 15:25etako autobusek bidaia Okondon hasi beharrean Laudioko Institutuko geralekuan hasiko dute, 8:33, 13:33 eta 15:38etan.