Okondoko Udalak jakinarazi du udal-igerilekuko makalak moztuko dituela. “Zuhaitzetako batzuk oso zahartuak daude termiten eraginez, eta haizea dagoenean apurtu egiten dira”, azaldu dute. Makal gazteenak mantendu egingo dira eta hurrengo Zuhaitz Egunean gehiago landatuko dituzte, “baso berri eta atsegina” eratzeko.