Epaileek ez dute aintzat hartu Sergio Tato alkatearen helegitea. Okondo Aurrerak zabaldu du oharra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari buruz.
Alkatearen eskaera atzera botatzeko arrazoia da salaketa jartzeko epea gainditu zuela, 2 hilabete baino gehiago hartu zituen epaitegira jotzeko.
Berez, Sergio Tatoren lanaldia aldatzeko akordioa maiatzean hartu zen udalbatzan eta salaketa azaroan egin zen. Okondo Aurrerak salatu zuen lan ordu kopurua aldatu zutela, baina ez soldata; eta lanaldi erdiko ordainsaria jasotzen jarraitzen du alkateak.
Okondo Aurreraren salaketa politikoa
Okondo Aurrerak argudio politikoak plazaratu ditu nabarmentzeko inguruko udalerriek -Artziniega edota Aiara kasu- lanaldi osoan dauden alkateak dituztela.
Talde independenteak azpimarratu du EAJk eta EH Bilduk ez dutela betetzen bi alderdiek adostutako Udal Legea. Halaber, bi taldeei leporatu die gezurrak esatea alkatearen lana oztopatzeko. Okondo Aurreraren ustez, EAJk eta EH Bilduk ez dute onartu nahi nork irabazi zituen hauteskundeak.