Hainbat obra egingo ditu Okondoko Udalak Irabien auzoan. Alde batetik, umeentzako parkea kenduko du aparkaleku publiko bat atontzeko. Tokiko Erakundeak azaldu du parkea oso gutxi erabiltzen dela, antzeko beste gune batzuk daudelako inguruan.
Hainbat lan egingo dituzte Jubilatuen Etxean baita. Arrapala bat eraikiko dute eta hobekuntzak egingo dituzte espaloietan. Horrez gain, kluba alboko gune berdea etonduko dute, nagusientzako ariketa fisikorako gailuak eta mahai joko finkoak jarriz. Autobusentzako geraleku bat jarriko dute baita.