Abian dira San Prudentzioko obrak. Baselizako isurketa urak bideratu eta egurrezko egitura, zokaloak eta argiteria konponduko dituzte. Hilerrian, aldiz, hainbat gauza berrituko dituzte: estaldura, leihoak, teilatu-hodiak, zorua, ate nagusia, hormak eta barruko sabaiak.
Lan horiek guztiak egiteko hitzarmena sinatu du Okondoko Udalak azpezpikuarekin hurrengo hamar urtetarako. Tokiko erakundeak 17.000 euro bideratu ditu obretara. Gainontzekoa -% 60- Arabako Foru Aldundiak finantzatu du.