Klima aldaketak herrian duen eraginari buruzko ikerketa bat gauzatu du Okondoko Udalak, Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren (HAPO) markoaren barruan.
Tokiko erakundeak adierazi du eginiko analisiak isla izango duela udalerriaren hiri-garapenean, moldaketa ugari egin direlako eraikuntza arautegian.
Hainbat gomendio eta arau
Hainbat gomendio eta bete beharreko arau ezarri ditu udalak. Horien helburua izango da aldaketa klimatikotik eratorritako arazoak prebenitu eta leuntzea. Eraikuntzan zer material erabili eta energia eta ura aurrezteko zer sistema jarri zehaztu dute arautegian, ura hartzeko zenbait baldintzekin batera.