Datozen bi asteetan okondoarrek aisialdiaz gozatzeko hamaika aukera izango dituzte. Eskoletako oporraldia aprobetxatuta, "Gabonak euskaraz" dinamika aurkeztu du Okondoko Udalak.
Robotika tailerra
Robotika tailerra izango dute 10-16 urteko gazteek eskura, besteak beste. 2001-2007 urte artean jaiotako okondoarrentzat antolatu dute egitasmoa. Hilaren 26tik 29ra elkartuko dira partaideak liburutegian, 11:00etatik 13:00etara. Okondoko udaletik nabarmendu dutenez, 16 pertsonask soilik hartu ahalko dute parte. Inskripzio hurrenkera baliatuko dute horretarako.
5-10 urtekoentzat jolas eta eskulanak
2007-2012 artean sortutakoentzat -biak barne- ere osatu dute eskaintza. Urtarrialren 2tik 5era izango da horien txanda. Zehazki, jolas eta eskulanak ikasiko dituzte. Topalekua Okondoko kultur ea etxea izang oda. "Ez da jarri plaza kopuru mugarik baina tailerra gauzatzeko 10 lagun egon beharko dira gutxienez izena emanda", adierazi dute antolatzaileek. Hala, musika eguna, itsas eguna, magia eguna eta azken eguneko jaia aurreikusi dituzte. Modu horretan landuko dituzte joals musikatuak, "botila sentsorialak" edo itsas joalsak, magia tailerra eta jolas kooperatiboak.
Txikienentzat eskaintza
Txikienek ere izango dute jolas eta eskulanekin aritzeko aukera, abenduaren 26tik 29ra izango da euren txanda. Adinari egokitutako jarduerak izango dituzte: Musikaren eguna (musika eskulanak eta joals musikatuak), Antzerkiarena (txontxongiloen eskulana), Itsas eguna eta jolas kooperatiboak, besteask beste.
Bestalde, abenduaren 26an, adibidez, errege erroskoia egiteko tailerra izango dute helduek, 18:00etan kultura etxean.