Irabien auzoan hainbat obra gauzatuko ditu Okondoko Udalak "aparkalekuak, irisgarritasuna eta aisialdia sustatzeko". Lan horiek 300.000 euroko kostua izango dute.
Obra nagusiak auzoko jolas-parkea kokatzen den lekuan egingo dira. Eremu hori baliatuko dute aparkaleku plaza publiko berriak eskaintzeko, herriko beste jolas-parke batzuk baino erabilera txikiagoa duelako.
Erretiratuen Klubaren inguruan ere lanak abiatuko dituzte bertako irisgarritasuna hobetze aldera. Horrekin batera autobus eta garraio publikorako bazterbidea jarriko dute bertan.
Aisialdia ahaztu gabe
Irabien auzuneko jolas-parkean aparkalekuak egitearen ordainetan, Erretiratuen Egoitza ondoko berdegunean aisialdirako gune bat eraikiko du udalak.
Horrela, euriteek berdegune horretan eragiten dituzten kalteak murriztu eta aisialdirako gune berria eskainiko zaio herriari.