Norbaitek udal bolatokian erasoa gauzatu du eta zenbait kalte sortu ditu azpiegituretan. Horri erantzuteko, Okondoko udal osoko bilkuran aritzen diren alderdi guztiek salatu dute gertakaria eta, aldi berean, babesa adierazi diote Bola Klubari.
"Bola Klubaren eta okondoar guztion ondare publikoaren aurkako zuzeneko erasoa da, eta oldarraldi-mota guztien aurka gaude", zabaldu dute Okondo Aurrerak, EAJk eta EH Bilduk.
Bide batez, klubak herrian egiten duen ekarpena aitortu eta elkarbizitza sustatuko dituzten jarreren beharra aipatu dute.