Oinez egiteko hainbat ibilbide atondu ditu Okondo Udalak, “Okondo ibili” proiektuaren barruan. “Ekimenaren helburua da herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea, jarduera fisikoa bultzatuz eta Okondoko ondarea ezagutaraziz eta balioa jarriz”, azaldu du Jakue Aranburu Ribado zinegotziak.
Bost ibilbide
Villachica eta Arenalde ezagutzeko parada eskaintzen du egitasmoak, bost ibilbide ezberdinen bitartez. Hainbat luzera eta zailtasun-mailako txangoak dira, eta herriko hainbat txoko esanguratsuetatik pasatzen dira.
Udalak jakinarazi du seinaleak eta azalpenak dituzten panelak jarri dituztela bideetan, oinezkoen orientazioa erraztu eta intereseko informazioa emateko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean aritu da tokiko erakundea egitasmoa aurrera ateratzeko; erdibana finantzatu dute.