Okondoko Udalak jakinarazi du datozen hilabeteetan jarriko duela indarrean kale-izendegi berria. “Udal osoko bilkura onartu zen proposamena iaz, eta aurten jarriko dira seinale berriak”, iragarri du Jakue Aramburu Ribado zinegotziak.
Diseinu hau izango dute seinaleek:

Zinegotziak aurreratu duenez, bederatzi helbide izatetik 24 izatera pasako da udalerria. Seinaleak kokatzeaz gain, beste hainbat administrazio-lan ere egingo dituzte: biztanleen errolda berritu eta egiten diren aldaketen berri emango diete herritar zein erakundeei.
Hemen ikusi daitezke egingo diren aldaketa guztiak:
