Moztu dituzte dagoeneko Okondoko udal-igerilekuko makalak, gaixorik zeudelako. Espazio hori birmoldatzeko lanak hasiko dituzte orain, udalak adierazi duenez.
“Zorua moldatu eta hainbat espezietako zuhaitzak landatuko dira, toki horrek itzala izan dezan ahalik eta lasterren”, azaldu du Jakue Aranburu Ribado zinegotziak. Haltzak, lizarrak, pagoak, gereziondoak, gurbeak eta astigarrak jarriko dituzte. Datorren martxoaren 17an egingo den Zuhaitz Eguna baliatuko dute horretarako.