Doako frutikultura ikastaroa eskainiko dute datorren larunbatean -apirilak 14- Okondoko Eskolan. Udalak antolatu du egitasmoa eta hiru orduko iraupena izango du, 11:00etatik 14:00ak arte izango baita. Leku kopuru mugatua egongo da eta interesdunek aurretik eman behar dute izena udaletxera deituta -945 89 80 23-.
