Auto batek istripua izan du Okondon, udaletxearen pareko errepidean. 14:30ak aldera jazo da ezbeharra. Autoa bidearen albo batean zokoratuta geratu da, buelta emanda.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. Gidaria Galdakaoko hospitalera eraman dute baina, jakinarazi dutenez, zauri arinak baino ez ditu.