Okondo hautatu zuten taldearen arropa eta kideak aurkezteko Aiaramendi taldeko korrikalariek. Igandean izan zen zita, eta bertan egon ziren partaideetako asko. Sare sozialetan zabaldu dute aurkezpena.
Korrikalarien zerrenda honakoa izango da: Oiane del Valle, Xabier Abasolo, Pedro Urkijo, Arkaitz Ereño, Izaro Olivares, Oinatz Manterola, Axier Albizua, Zenaide Alvarez, Julen Mendibil, Fontso Manterola, Joseba Urbano, Iñaki Isasi, Iñigo Carbalho, Aritz Iturribarria eta Iñaki Sanchoyerto.