Arabako Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du Andres Alcalde Okondoko alkate ohiarentzat. Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, 2008-2009. urteetan jazotako gertaera batzuengatik epaituko dute. Urbanizagarria ez den zoruan tresnak gordetzeko etxolak eraikitzeko baimenak ematea egotzi diote Alcalderi. Fiskaltzaren ustez, lurzoruaren salerosketa egin zenean jakina zen etxolak etxebizitza funtzioa betetzeko erabiliko zirela.
Kartzela zigorraz gain, 3.600 euroko isuna eta hamar urteko gaitasungabetzea eskatu dizkiote egun 90 urte dituen alkate ohiari. Horrez gain, fiskalatzak eskatu du udalak emandako lizentziak bertan behera uztea eta, ondorioz, etxolak botatzea.
Bihar hasiko da epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian. Udal-arkitektoa ere epaituko dute bertan.