Adostasuna nagusi maiatzeko Okondoko Udal Osoko Bilkuran

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 1a, 08:00

Udal-taldeen arteko adostasuna izan da protagonista maiatzeko udalbatzan. / aiaraldea.eus

Udal talde guztien arteko adostasuna izan zen nagusi atzoko Udalbatzan. Besteak beste, igerilekutako tabernaren alokatzea eta herriko basabideak izan zituzten hizpide.

Atzo egin zuten Okondoko Udaletxean maiatzeko Udal Osoko Bilkura. Bertan udal-taldeen arteko adostasuna izan zen nagusi. Erabakitako gauzen artean herriko igerilekuetako tabernaren alokatzea izan zen hizpide. Arazo pertsonalak tarteko, honen taberna kudeatzeko aurkeztutako lehenengo partikularraren ezintasunaren aurrean, jasotako bigarren eskaintza altuenaren alde jo du Udalak.

Maiatzaren 17an ospatu zen Nazioarteko homofobiaren aurkako eguna. Horren harira, adierazpen instituzionala irakurri du Udalak. Bertan, bazterketa mota ororen aurka azaldu da eta Udaletxeko balkoian LGTBIQ+ kolektiboaren bandera ostadarra eskegiko dute. 

Etxez etxeko harreta zerbiztuak eskuordetzeko hitzarmena adostu dute ere, sektore honetako langileek bizi duten prekarizazio egoera eta azken asteetako protestak ere aintzat hartu dituzte.

Erregu eta galderetan egur-industrien kamioi astunek basabideetan eragiten dituzten kalteen gaineko kontrola izatea eskatu du EAJk. Alderdi guztiek azaldu dituzte beraien kezkak gai honekiko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide