Atzo ospatu zuten Txakolin Jaia Okondon. Eskualdeko eta Arabako txakolin ekoizleak bertan izan ziren azken uztako ardoak aurkezten. Aratz Garmendia borrokalari profesionala eta Okondoko bizilaguna izan zen topa egitearen arduraduna.
Eguraldiak goiz osoan zehar lagundu zuen. Txakolin dastaketaz gain, zuku ekologikoak edota txerri saiheskiak dastatzeko aukera ere egon zen.