Okondoko Udalak Arabako Osasun Sailak ezarritako pautak jarri ditu martxan. Errekako uraren kalitatea txarra dela eta, ikerketa abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak duela zenbait aste. Aiaraldea hedabideak baieztatu duenez, lau lagun ingresatu dituzte bakterio batek sortutako infekzioarekin, errekan freskatu ondoren. Gertuko senideen hitzetan bizi arriskutik kanpo daude, baina medikuen iritziz "bakteria larria izan liteke", bihotza ere kalte lezake.
Okondoko Udalak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren aginduak jarraituko ditu: "Ez da udalaren eskumena, Eusko Jaurlaritzaren erabakia da, erreka ez baita udalarena". Horregatik ipini zuten atzo herritarrei zuzendutako oharra eremuan bertan.
Kaltetutako gertuko senideek zabaldu dute mezua: "Nire neba txikiak infekzioa hartu du bakteria bategatik. Lagun kuadrilla horren erdia dago ingresatuta". Informazio gehiago izan ahala eguneratuko da albistea.
_content.jpeg)