Gaur hasi dira Okondoko Jaiak. Kulturak tarte handia hartuko badu ere, kirola eta euskara uztartzeko ekintza berritzailea aurkeztu du Okondoko Jai Batzordeak: "Euskararen aldeko I.Txirrindulari Lasterketa Herrikoia". 11:00etan abiatuko da ekimena Okondoko kaleetan barrena.
Hiru maila egong odira: umeena, gazteena eta helduena. 10 urte bitartekoek itzuli txikia egingo dute; kilometro batekoa. Gazteek, berriz, 2.3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, zirkuituari bira bakarra emango diote. 16 urtetik gorakoek txirrindulan zeharkatuko duten bidea bera izango da, baina hiru bueltakoa izango da euren luzeera.
Ekimena irekia da, edonork hartu lezake parte. Izen ematea 10:45ean izango da, 11:55ean ekiteko dortsal banaketari. Hala, hamaiketatik hamabitara gauzatuko dira lasterketak. "12:15ean izango da sari banaketa", adierazi dute. Ordu horretan jasoko dituzte banatutako dortsalak ere.