Euskal Herriko K-1 kiroleko Federazioak lortu du lehenengo aldiz nazioarteko txapelketa batean parte hartzea eta Aratz Garmendiak ordezkatuko du Eusko Autonomia Erkidegoa, hautatutako beste biak, ordea, Nafarroa eta Iparralde. Urriaren 4an, 5ean, 6an eta 7an izango dira borrokak Rigan.
Euskal Herriko Federazioak Gales, Bretainia Handiko eta Ipar Irlandako eredua jarraitu du Letonian jokatuko den lehiaketan sartzeko.
Federazioa erakunde pribatua da eta K-1, MMA eta Borroka (antzinako euskal kirola) sustatzen ditu, euskaraz, gainera.
2019an txapelketa antolatuko dute eta irabazleek hurrengo munduko kopan parte har dezaten. Informazio gehiago www.k1basquecountry.com webgunean eskuratu daiteke.