Datorren urriaren 20an egingo dute Okondo Ibarra ibilaldi neurtuaren VI. edizioa. Urriaren 17ra arte egongo da izena emateko aukera, Ganekogorta mendi taldearen webgunean.
Hala ere, egunean bertan ere bete ahalko da inskripzioa, 8:00etatik 8:30ak arte. 4 euro balioko du jarduerak federatuentzat eta 6 euro, aldiz, gainerakoentzat.
8:30ean abiatuko da zeharkaldia frontoitik. “Bertan hasi eta amaituko da ibilaldia” azaldu du Justino Arto Luarcak, “dutxak, aldiz, udal igerilekuetan egongo dira”. Ganekogorta mendi taldeko kidearen hitzetan, aurtengo ibilbidea laburragoa izango da, 13,84 kilometrokoa. “Horren mendizalea ez den jendearen parte hartzea sustatu nahi dugu horrela”.
“Goizeko jaia”
“Goizeko jaia” atontzea izango da ekimenaren helburua, Artoren arabera. “120-150 parte hartzaile inguru bertaratuko direla uste dugu, aurreko urteetan bezala”. Mendizaleen profila, baina, urtez urte aldatzen da, antolatzaileen aburuz. “Badaude mendi korrikalariak, ibibilbidea entrenatzeko baliatzen dutenak. Baina jende gehiena federatu gabekoa da; hau da, ez du astebururo mendira joateko ohiturarik". “Ahoz ahokoak” funtzionatzen duenaren seinalea da hori, Artoren iritziz.