EH Bilduren "kudeaketa txarra" salatu dute Omniak eta EAJk

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 15a, 16:00

Edadetuen egoitza zaharrak ia bi hamarkada daramatza hutsik. / Aiaraldea.eus

Oposizioak gogor kritikatu du San Roke edadetuen egoitza ohia berritzeko egitasmoaren diru-laguntzari uko egitea.

EAJk eta Omniak prentsa ohar bana argitaratu dute, EH Bilduren "kudeaketa txarra" salatzeko. Jeltzaleen aburuz, gobernu taldearen kudeaketa "ezereza" da. EAJren hitzetan, Laudioko elkarteek diru-laguntzak oso berandu jaso dituzte, eta ondorioz, herritarrek jarri behar izan dituzte ekintzak aurrera ateratzeko sosak. "Koalizio abertzaleak kudeaketa ontzat jotzen ditu axolagabeki pilatzen diren arazoak", adierazi dute. Horren adibidetzat jo dituzte diru-laguntzak berandu ordaintzea, 2018ko udal aurrekontuak ez aurkeztea edota zabor tasak hiru urtez ez kobratzea, besteak beste.

San Roke edadetuen egoitzako proiektuari uko egitea leporatu diote opozisioko taldeek koalizio abertzaleari. "EH Bilduk ez daki gidatzen, planifikatzen ez aurreikusten Laudiokoa bezalako udal bat". Abertzaleen jarrera ere kritikatu dute: "Hirugarrenei errua botatzen konpontzen dute dena. Oraindik ez dira ohartu kudeaketak lana, konpromisoa eta dedikazioa eskatzen dituela, EH Bilduk kudeaketa ontzat ulertzen duen horretan ez dira ikusten". Hala adierazi du EAJk.

Laudioko EH Bilduren ustez, hauteskunde kanpaina aurreratzen ari dira jeltzaleak. Jon Ander Altube alkateordearen hitzetan, lau urteko balantzearen emaitzak erakutsiko du kudeaketa ona izan den edo ez. 

Omniaren oharra
Omniak, bere aldetik, San Roke egoitzako proiektuari heltzeko interes falta salatu du. "EH Bilduk erantzukizunez jokatzea deitzen dionari guk ezinean ibiltzea esaten diogu". Laudioko Udalak uko egin dio San Roke eraikina -edadetuen egoitza ohia- berritzeari, inbertsioak osoko bilkuran bozkatu zirenean proposamena atzera bota baitzuten opisizioko alderdiek.

Zentzu horretan, 2015-2018 Obren Foru Planean bi proiektu aurkeztu zirela gogoratu du Omniak: Zubiko Kurajokoa eta San Roke egoitzakoa. "Orduko bilkuran adostasunez onartu ziren egitasmoak. Zubiko Kurajoko lanak duela hilabeteak bukatu ziren. Edadetuen egoitzako proiektua, ordea, ez da ezta alderdi politikoen artean aurkeztu. 3 urte izan dituzte halako garrantzia duen obra kudeatzeko, eta orain uko egin behar izan dute", kritikatu dute.

EAJk bezala, kudeaketa txarra egitea leporatu diote EH Bilduri: "Ez bihurtu errudun gainontzeko ordezkari politikoak zuek ez duzuenean ezer egin. EH Bilduk onar dezala 7 urtez geldi izan duela Laudio. Orain ezin da hilabete gutxitan utzikeria hori konpondu". Ildo beretik, arduraz jokatzeko eskatu diote gobernu taldeari, erantzukizunak hartzeko: "Utzi zuen gaitasun ezaren errua besteoi botatzeari eta oposizioaren lana oztopatzeari". 

EH Bilduren hitzetan, maiatzaren 28ko bilkuran aurkeztu zen San Rokeko egitasmoa, eta kontrako 12 boto jaso zituelako baztertu zen. "Gero, oposizioak blokean inbertsioen beste proposamen bat egin zuen; eta bertan ez zen San Rokekoa agertzen. Euren ezezkoak eta proposamenak ekarri du proiektua atzeratzea", adierazi du Jon Ander Altube EH Bilduko bozeramaileak. Dena den, azpimarratu du orain diru-laguntzari uko egin arren, egitasmoa hurrengo urtean gauzatu nahi dutela: "2020-2021 Foru Planaren deialdian berriro aurkeztuko dugu proiektua".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide