Txapelketa 22 urtetik beherako musikariei bideratuta dago eta urriaren 12ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Bikoteek hiruna pieza jo beharko dituzte: fandangoa, arin arina eta popurria.
Sariak
Irabazleek oroigarria eta 300 euro jasoko dituzte. Bigarren eta hirugarren sariak 200 eta 100 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Laugarren eta bosgarren postuetan geratzen direnek 50 euroko ordainsaria jasoko dute.
Izena emateko Okondoko Udaletxera jo edo tokiko erakundearen webgunean eskuragarri dagoen fitxa bete beharko da. Informazio gehiago eskatzeko aukera dago 945 89 80 23 telefonoan, Kultura Arloan.
Nabarmentzekoa da topaketan edozein adineko trikitilariek izango dutela parte hartzeko parada. Izan ere, trikitiaren ohitura sustatu eta hedatzea du helburu ekimenak.
Egitaraua
Topaketa ez da bakarrik musikarientzako eguna izango, jende orok parte har dezake ekintzetan. Honakoa izango da egitaraua:
11:00 // Ongi etorria trikitilariei San Bartolome plazan
11:15 // Kalejira herrian
12:00 // Trikitilarien elkarretaratzea azokan eta hamaiketakoa
12:30 // Bikoteen txapelketa
13:30 // Sari banaketa
14:30 // Bazkaria eta triki jaia
Iaz ere Okondon egin ziren topaketa horiek: