2018/12/08 11:30

Irteera

Irteera familiarra busez olentzeroren baserrira

Irteera familiarra busez olentzeroren baserrira
Batzokitik eta Txaparrotik, Okondo

Okondoko Udalak autobusa (55 leku) antolatu du irteera familiarra egiteko abenduaren 8an, larunbata, Mungiako Olentzeroren baserrira.

Bisita gidatu bakoitzean (2 ordu) gutxienez 20 eta gehienez 40 pertsona onartzen direnez (3 urte baino gutxiagokoak zenbatu gabe), bi txanda erreserbatu dira, 13:15etan eta 13:45etan, lehenengoan izena emandako lehenengo 40 pertsona erroldatuak sartuko dira, eta bigarrenean gainerakoak.

Denbora egongo da bokata jateko, etab.

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

-Irteera: 11,30 Batzoki eta Txaparrotik

-Itzulera: 17,30 Mungiatik

PREZIOAK (busa + bisita gidatua barne)

- 12 urte artekoak: DOAN

- 12 urtetik gora: 8 €

PLAZA KOPURUA: 55 plaza (erreserbainskrip.-ordenaren arabera).

Lehentasuna erroldatuentzat (aparteko zerrenda irekiko da ez erroldatuentzat).

Irteera egiteko 3 urtetik gorako 20 pertsona erroldatu apuntatu beharko dira gutxienez.

0-2 urteko txikiek ere irteeran parte hartu ahalko dute eta busean plaza okupatuko dute.

INSKRIPZIOA eta ORDAINKETA: Azaroaren 20an 13:00 arte Udaletxean bertan, edo dagokion kopurua ingresatu Udalaren Vital-eko kontuan (kontzeptua: Izenaduba) izen-abizenarekin, eta ordainagiria aurkeztu Udaletxean izena emateko.

OHARRA: Adingabekoak gurasoek, legezko tutoreak edo erreferentziazko adin nagusiko batek lagundurik joan beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide