Okondoko Aspuru eta Antobe auzoetako baserriek sarbide berriak izango dituzte laster. Bideak eraikitzeari ekin diote udal langileek. Aspurun 300 metro hormigoitu dituzte eta abenduan amaituko dituzte obrak. Okondoko Udalak finantzatu du obra, 20.000 euro baliatuta.
Antoben, aldiz, atzo amaitu zituzten obrak, 120 metroko porlanezko bidea burututa. Lan hori Arabako Foru Aldundiak finantzatu du, bideak konpontzeko programaren bidez. 15.000 euroko inbertsioa egin dute guztira.