Mendi eta natura jardunaldiak antolatu ditu Ganekogorta taldeak zazpigarrenez

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 5a, 07:28
Ganekogortara ibilaldia egingo dute abenduaren 31n. / Aiaraldea.eus

Abenduaren 13tik 31 arte hainbat jarduera egongo dira: hitzaldiak, dokumentala edota Mendizale Eguna, besteak beste.

Ganekogorta mendi taldeak Mendi eta naturari buruzko VII. Jardunaldiak aurkeztu ditu. Abenduaren 13an izango da lehen hitzordua, eta abenduan zehar garatuko dira gainontzekoak. 

Bi hitzaldi eta ikus-entzunezko bat
Datorren ostegunean -abenduaren 13an- bi hitzaldi egingo dituzte. Aurrenekoan gaztainak izango dituzte hizpide, Iñaki Garcia Uribe mendi ikerlariaren eskutik. Bigarrenean, berriz, Enrique Arberas Mendibil biologoaren Los últimos pastores de la Sierra Salvada dokumentala ikusiko dute, 19:30ean, hain zuzen. Astobiza txakolindegiak jasoko ditu bi ekintza horiek. Antolatzaileen hitzetan, gainera, luntxa egongo da ondoren: "Doako pintxopotea eskainiko diegu bertaratzen direnei". 

Mendizale Eguna
Bestalde, abenduaren 16an gauzatuko dute Mendizale Eguna. Aurtengoan Nafarroara joango dira, Eskintza gailurrera igotzeko asmoz. 

Urte amaierako jaia, aldiz, Ganekogortan egingo dute. 9:30ean abiatuko dira mendizaleak Landetatik, eta 11:00etan aurreikusi dute iristea tontorrera. "Gosaria, topa eta talde argazkia egingo ditugu bertan. 14:00etarako Okondon egongo gara", erantsi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide