Ekintza ugari prestatu dituzte Gabonetarako Okondon

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 11a, 10:26
Postre gozoak prestatzeko tailerra egingo dute abenduaren 17an. / Aiaraldea.eus

Haur zein helduentzako egitaraua aurkeztu dute. Sukaldaritza eta robotika tailerrak egongo dira, besteak beste.

Neguko oporretarako egitaraua prestatu du Okondoko Udalak. Azken urteetan bezala, haurrentzat zein helduentzat osatu dute programa. 

Azken urteetako ildoari jarariki, "Okondon gabonetan euskaraz" dinamika garatuko dute. Hala, robotika tailerra izango dute 6-10 urte bitarteko haurrek, "Okondon erroldaturik dauden umeentzat". Urtarrilaren 2tik 4ra izango da ikastaro hori, 11:00etatik 13:00etara herriko liburutegian. "24 plaza eskainiko dira, eta inskripzio ordenaren arabera erreserbatuko dira. Tailerra egin ahal izateko gutxienez 6 umek eman beharko dute izena", zehaztu dute. Doakoa izango da jarduera, baina abenduaren 19tik aurretik eman beharko da izena. Horretarako liburutegira jo beharko dute herritarrek 17:00etatik 20:00etara, eta dagokion fitxa bete. 

Sukaldaritza tailerrak
Bestalde, abenduaren 17an eta 19an kozinatzeko jarduerak antolatuko dituzte Ametsuts emakume elkartearen lokalean. Lehenbiziko hitzorduan Gabonetako kanapeak egingo dituzte, eta bigarrenean postre gozoak. Apuntatzeko epea, baina, gaur -abenduak 11- bukatuko da. "Parte hartu nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte", erantsi dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide