2019ko maiatzean egingo diren udal-hauteskundeei begira jarri da Okondoko EH Bildu. Koalizioko kideek herritarren laguntza eskatu dute euren hautagaien zerrenda osatzeko eta alkategaia hautatzeko. Bozketa atondu dute horretarako. “Edozein pertsona proposatu daiteke, Okondo ezkerretik eta abertzaletasunetik era egokienean defendatuko duten horiek aukeratuz”, azaldu dute.
Urtarrilaren 20a baino lehen bidali daitezke proposamenak okondo@ehbildu.eus posta elektronikora edo ondorengo estekara. Proposatzen diren pertsona guztiekin harremanetan jarriko dira talde politikoko kideak, eta bozketa egingo dute hautagai izatea onartzen duten guztiekin, behin betiko zerrenda osatzeko.